Marxoaren 5ean eskiatzera joateko irteera antolatu du Pagotxak

Anboto 2016ko ots. 19a, 09:53

Martxoko lehen asteburuan, Alto Campoora eskiatzera joateko irteera antolatu du Pagotxa aisialdi elkarteak. Domeka honetan amaituko da irteeran izena emateko epea, eta Gaztelekura jo behar da horretarako, zapatuan edo domekan, 16:30etik 20:30era.


Pagotxako kideek martxoaren 5ean, 07:00etan ipini dute hitzordua Alto Campoorantza joateko. BBK aurrean hartuko dute irteerako autobusa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!