Inauteriak 2016

Berrizko inauterietan hegazkin eta guzti ibiliko dira, 1934ean antzera

Anboto 2016ko ots. 1a, 13:26

Berrizko inauterietarako dena dago prest. Zapatu karnabal egunean, urtero legez, afari herrikoia egingo dute frontoian, eta afaltzeko tiketak otsailaren 3ra arte daude salgai Berrizko kultur etxean. 12 urte baino gutxiago dutenek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta 13 urtetik gorakoek 12 euro. Derrigorra izango da afarira mozorrotuta joatea. Beinke euskara taldeko kideek zuriz janzteko proposamena egin dute; izan ere, aurten 1934ko karnabalak oroitu gura dituzte. Urte hartan, hegazkin eta guzti zuriz jantzita parrandan irten zuen koadrilaren antzera ibiliko dira. 

Otsailaren 5a, barikua

10:30 Haurreskolakoen kalejira

11:00 Mozorro kalejira Berrizko kaleetan 'Txaranga 8 1/2'-rekin. (Euria eginez gero, bertan behera geratuko da)

Ondoren, eskolako ikasleen ekitaldia Berrizburu kiroldegian

12:00-13:30era eta 16:30etik 19:30era Trena, Olakuetatik Elizondoraino.

18:00 Dantzaldia Erromeria.com-ekin eta txokolate dastaketa, frontoian.

 

Otsailaren 6a, zapatua

18:30 Kalejira Akelarre txarangarekin. Olakueta plazatik irtengo da.

19:00 Koadrilen topaketa Elizondo plazan (Euria bada, Probalekuan) eta koadrilen arteko mozorro lehiaketa.

Sariak:

250 euro, nagusien koadrila onenari

Afaria, gaztetxoen koadrila onenari

100 euro, mozorro onenari

19:30 Koadrilen jaitsiera, Akelarre txarangarekin

21:00 Afari herrikoia frontoian

22:30 Erromeria DJ Robertekin.

00:00 Mozorro lehiaketako sari banaketa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!