Dantzari eibartarrak ANBOTOri iaz eskainitako elkarrizketan azaldu zuenez, dantza tradizionala gizartearen isla da: “Gizartean aurkitu dezakeguna aurkitu dezakegu dantzan, lehen eta orain”. Bere berbetan, emakumeek “ia garai guztietan borrokatu behar izan dute debekuen, eta plaza publikoa monopolizatzeko gizonezkoek eginiko ahaleginen kontra”.