Sahararen aldeko materialaren bilketa abiatu dute Berrizen

Anboto 2016ko urt. 8a, 12:02

Hamadako Izarrak elkarteko kideak Tindufeko kanpamentuetan egon dira.

Gaur hasi eta urtarrilaren 22ra arte, Sahararen Aldeko Euskal Karabanaren hamabigarren ediziorako material bilketa egingo dute Berrizen. Udaletxean (10:00etatik 14:00etara), dendetan eta ikastetxeetan batuko dituzte Tindufera (Aljeria) bideratzeko produktuak. Ekimenaren bultzatzaileek, sardinak oliotan, arroza, azukrea, konpresak, hegaluzea oliotan eta lekaleak eskatzen dituzte.

Berrizen bezala, Durangaldeko beste hainbat herritan ere Saharara bidaltzeko materiala batzeko kanpaina jarriko dute martxan. Horrela, azken hamaika urteotan bezala, Durangaldean batzen denagaz kamioia beteko dute sahararren errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!