Berrizko dendak, 'Zabalik' edo 'Itxita'

Anboto 2015ko abe. 23a, 09:00

Berrizko dendetan ‘Zabalik’ eta ‘Itxita’ dioten kartelak banatu dituzte, udalak eta merkatariek duten akordioaren baitan.

Berrizko merkatariek eta udalak euskara sustatzeko hitzarmena dute. Akordio hori gogoratzeko, urtero zer edo zer berria egiten du Euskara Sailak. Oraingoan, dendetan ‘Zabalik’ eta ‘Itxita’ dioten kartelak banatu dituzte, herriko alor guztietara zabaltzen dabiltzan Euskaraz nahiago leloagaz. Udalak aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskaintzen die denda, taberna, jatetxe eta enpresa txikiei; errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!