Inbertsioetarako ideiak batzeko lehen batzarrak datorren astean egingo dituzte Berrizen

Anboto 2015ko abe. 10a, 11:09

Udal aurrekontuko 150.000 euro zer inbertsiotara bideratu erabakitzeko batzarrak hasiko dituzte, datorren astean. Prozesu bi jarriko dituzte martxan; bata herriguneko inbertsioetarako, eta bestea landa-gunekoetarako.

Herriguneko lehen foroa astelehenerako deitu dute, eta 100.000 euroko inbertsio partida zertan erabili erabakiko dute. Auzoetako lehen batzarra, berriz, eguenean izango da, abenduak 17, eta 50.000 euro non inbertitu erabakiko dute. 19:30ean hasiko dira bi batzarrak, Berrizko kultur etxean.

Hirugarren urtea da Berrizko Udalak aurrekontuaren zati bat herri partaidetzaz erabakitzen duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!