Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatuko dute berriztarrek domekako herri-lasterketan

Anboto 2015ko aza. 2a, 13:10

Kontseiluaren deialdiari erantzunda 'Euskaraz bizi nahi dut' dinamikaren baitan lasterketa egingo dute domeka goizean. 11:30ean hasiko da lasterketa, eta oparien zozketa, luntxa, eta zumba saioa ere egongo dira. Azken urteotan hainbat berriztarrek parte hartzen dute herri-lasterketan; iaz 150 bat lagunek jardun zuten arineketan.

Domeka goizean, Olakueta plazan hasiko da igartzen herri-lasterketaren inguruko giroa. 10:45etik 11:15era arte lasterketan izena emateko aukera egongo da eta 'Euskaraz bizi nahi dut' lelodun kamisetak salduko dituzte. Izena ematen dutenen artean opariak zozketatuko dituzte lasterketa ostean.

Lasterketa 11:30ean hasiko dute futbol-zelaian. Olakuetatik haraino kalejiran igoko dira, trikitilariekin. Karrera amaitzerakoan, 12:00ak bueltan, amaiera ekitaldia egingo dute Olakuetan, eta bertan egingo dute oparien zozketa eta luntxa. Ostean, zumba saioa izango dute Olakuetan bertan.

Lasterketa Berrizko Euskararen Aholku Batzordeak, Berrizko Udalak eta Kontseiluak antolatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!