Interneten murgiltzen hasteko ikastaroa eskainiko dute azaroan

Anboto 2015eko azaroaren 2a

Azaroaren 9tik 27ra, interneten murgiltzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute Berrizen. Kurtsoa emateko, talde bi egingo dituzte, hizkuntzaren arabera: euskarazko taldeak 18:30etik 20:30era jasoko du ikastaroa, eta gaztelaniazkoak, 16:30etik 18:30era.


Ikastaroan izena emateko azken eguna azaroaren 3a izango da. Kurtsoa doakoa da, eta kultur etxera jo behar da izena emateko. Informazio gehiago eskuratzeko ere, kultur etxera bertara joan daiteke, edo 94 682 78 60 telefono zenbakira deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!