Juan Carlos Irizarrek eta Xabier Amurizak kontzertu solidarioa eskainiko dute zapatuan

Anboto 2015eko urriaren 23a

Juan Carlos Irizar piano-jotzaileak eta Xabier Amuriza bertsolariak kontzertu berezia eskainiko dute, zapatuan, Berrizko kultur etxean. Liberian osasun mentalaren inguruko proiektuei laguntzeko, kontzertu bira antolatu dute We are like you izenburuagaz, eta Berrizkoa izango da azken aurreko kontzertua. Kultur etxean, 20:00etan, hasiko da musika emanaldia.


Juan Carlos Irizar musikari eta konpositorea herriz herri dabil, tokian tokiko artistekin, kontzertu bira berezia egiten. Kontzertuen bidez, Aita Menni osasun erakundeak Liberian daukan lankidetza programa  lagundu nahi dute. Ahizpa Ospitalariekin elkarlanean, osasun mentalaren inguruko proiektuak garatzen dabiltza Aita Mennikoak. Ebola izurriteak kaltetutakoei laguntza psikologikoa ematen ere badabiltza.

Kontzertuaz gainera, zapatuan, azoka txikia ere atonduko dute, kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!