Domekan talde bi irtengo dira Ereña jatetxeko aparkalekutik: 11:00etan euskarazko bisita hasiko da, eta ordu erdi lehenago, gaztelaniazkoa. Ondare Jardunaldien barruko bisita da, eta Gerediaga da koordinatzailea. Izena emateko, 673 005 981 telefono zenbakira deitu behar da.
Durangoko farolen argia
Euskarazko bisita gidatua Garazi Arrizabalaga berriztarraren eskutik izango da. Azaldu duenez, ibilaldian, errota, burdinola eta paper-fabrika izan zen Erroteta eta Patala zentral hidroelektrikoa bisitatuko dituzte. XX. mende hasieran, hamar zentral hidroelektriko zeuden, eta batzuk Durangoko Udalarenak ziren: “Durangoko farolak isiotzeko energia ateratzen zuten bertatik”.