Oizera igoko dira domekan, esklerosiaren kontra egiteko

Anboto 2015ko urr. 19a, 13:01

Urriaren 25ean, urtero Oizera egiten duten igoera berezia egingo dute berriztarrek. Mendi-buelta egiteaz batera, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari laguntzeko irteera egiten dute azken aspaldian, eta berrehun lagun baino gehiago animatzen dira ibilaldira.


Oizera joateko, urriaren 19tik 24ra eman daiteke izena, kiroldegian, eta egunean bertan ere bai, Elizondo plazan. Plaza horretatik, 09:00etan irtengo dira Oizerantz, eta inskripzioak 3,50 euro balio du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!