Menpeko gaixoen buruan sartzeko ikastaroa eskainiko dute Berrizen

Anboto 2015ko urr. 19a, 18:00

Familia zaintzaileentzako ikastaroa prestatu dute, Berrizen,  menpeko gaixoen arazo psikopatologikoak lantzeko. Azaroaren 6tik abenduaren 11ra izango da ikastaroa, eta urria amaitu arte eman daiteke izena.

Buruko osasunagaz eta osasun emozionalagaz lotutako hainbat arlo landuko dituzte: afektibitate arazoak, antsietatea, dementzia, alzheimerra, eta bestelako gaixotasun kognitiboak. Arazo horiek zelan azaltzen diren, eta zaintzaileek zelan jokatu dezaketen ikasiko dute ikastaroan.


Azaroaren 6tik abenduaren 11ra izango da ikastaroa, barikuetan, 16:30etik 18:30era. Izena urriaren 31 baino lehen eman behar da, Gizarte Zerbitzuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!