Igerilekuetako ikastaroetan ekainaren 23ra arte eman daiteke izena

Anboto 2015eko ekainaren 16a

Ume eta helduentzako igeriketa ikastaroak eta uretako gimnasia eskainiko dute uztailean. Ekainaren 23ra arte eman daiteke izena Berrizko kiroldegian.

4 urtetik gorako umeentzako ikastaroak eskainiko dituzte, eta baita helduentzako igeriketa ikastaroak ere. Uretako gimnasiako taldean ere eman daiteke izena, kiroldegian bertan, edo telefonoz deituta: 94 682 62 44. Izena eman eta gero, ekainaren 24an ikastaroen zozketa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!