Aurreiritzien eta zurrumurruen inguruko erakusketa ere jarriko dute Legañon, eta 16:00etan musika dantzagarriagaz gozatzeko aukera egongo da; izan ere, Sierra Maestra talde kubatarrak conga, zumba eta txa-txa-txa doinuak eskainiko ditu.
Urtetako etenaren ostean, iaz berreskuratu zituzten Legaño auzoko jaiak. Aurten ere, jai giroa egongo da Legañon, eta, iaz bezala, kulturarteko jaia egingo dute bertan. Domekan, 11:30 aldera, Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeen emanaldia egongo da, eta orduantxe hasiko da kulturarteko topaketa, hainbat tailerregaz eta munduko janari dastaketagaz.