Eitua eta Ereña arteko bidea berrituko dute

Anboto 2015ko eka. 2a, 11:04

Egunero jende ugari ibiltzen da Eitua eta Ereña arteko bidean paseatzen. Ibilgailuak ere, hainbat igarotzen dira bertatik, eta, bidea egokitzeko, obra hasiko dute ekainean. Hiru metroko zabalera dauka orain, eta lau metrora zabalduko dute. Gero, marra batekin bereiziko dituzte ibilgailuentzako eta oinezkoentzako guneak. Udal arduradunek jakin eragin dutenez, oinezkoek lehentasuna izaten jarraituko dute.

 

Bidea zabaltzeaz gainera, ur hornidura eta saneamendu sarea hobetuko dituzte. Bideak 600 metroko luzeera du, eta obrak errepidean eta Bekoetxea baserrira doan bidean egingo dituztela azaldu dute. Etorkizunean farolak jartzeko instalazioko kanalizazioa ere, eginda utziko dute, nahiz eta oraindik ez dagoen aurreikusita bertan argiteri berria jartzea.

Ekainean hasita, lanak abuzturako amaituta egongo direla aurreikusi dute udal arduradunek. Obrak 165.000 euroko aurrekontua izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!