Institutuko agenda diseinatzeko lehiaketako irabazleak

Anboto 2015ko eka. 1a, 09:38

Datorren ikasturtean DBHko ikasleek erabiliko duten agendaren diseinu lehiaketa Unai Aguado Martinezek irabazi du. Lehiaketara berrogeita hamar lan aurkeztu dira.

Agendaren aurreko eta atzeko orriak diseinatzeko lehiaketa da, eta aurten seigarrenez antolatu dute sariketa. Unai Aguado Martinezek Berrizko denda edo jatetxeetan gastatzeko 100 euroko bonoa irabazi du.

Bigarren saria, Jinquiang Zeng Zhangek irabazi du, 75 euroko bonoa; eta hirrugarren saria, berriz, Gaizka Rodriguez Lopezek. 50 euroko bonoa. Bono horiekin, bide batez, Berrizko merkataritza bultzatzeko helburua dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!