Presoen aldeko martxa, Berrizko auzoak lotuko dituzte, bihar

Anboto 2015eko maiatzaren 29a

Auzorik auzo hamasei kilometroko ibilaldia egingo dute bihar, Berrizen, euskal presoen alde. 08:30ean irtengo dira Olakuetako plazatik, eta Berrizi bira emango diote auzoz auzo. Azken urteotan urtero antolatu dute presoei elkartasuna adierazteko ibilbide bereziren bat.


Olakuetan irten, eta lehenengo Murgoitio auzotik hasiko dute ibilbidea. Handik  Okango auzorantz joko dute, eta, herrigunera sartu-irten bat egin eta gero, San Lorentzora joango dira. Andikoara joko dute handik, eta bertan hamaiketakoa hartuko dute; txorizo egosia eta edaria. Eitua auzotik Olakuetara bueltatuko dira gero, hamasei kilometroko ibilbidea biribiltzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!