2015/05/16 20:00 - 21:30
Andikoako baselizan joko du Kherau taldeak, zapatuan. Berrizko Kultur Etxean antolatzen duten Tren Geltokiko Musikariak zikloaren barruko kontzertua da Andikoakoa. Folk akustikoa eskainiko du boskoteak: taldearen bigarrena den ‘Aukhera’ diskoa aurkeztuko dute Bilboaldeko musikariek, Berrizen. Musika tresna tradizionalak baliatzen dituzte Kheraukoek, baina ez dituzte doinu tradizionalak bakarrik sortzen: doinu tradizionalak rock eta pop estiloagaz josten dituzte.