Udal hauteskundeak 2015

Karmen Amezua izango da Berrizko EH Bilduren zerrendaburua

Anboto 2015ko api. 28a, 09:47

Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Berrizko EH Bilduk. Zapatuan egin zuten zerrendaren aurkezpena, Felipe Urtiaga plazan, eta zerrenda aurkeztu eta gero Iturritza kalean duten lokalera egin zuten bisita. Duela legegintzaldi bi zinegotzi izandako Karmen Amezua eta Gorka Cámara daude zerrendaren hasieran. Gaur egungo zinegotzi Josu Albizuri eta Xabier Zaldua ere badaude hautagaien zerrendan.

Hona hemen Berrizko EH Bilduren zerrenda:

1- Karmen Amezua Urzelai (erizaina)

2- Gorka Cámara Hierro (matematika irakaslea)

3- Valen Esteban Gutierrez (medikua)

4- Eneritz Gorritxategi Lariz (ingeles irakaslea)

5- Xabat Olariaga Azkarate (ingeniaria eta ikaslea)

6- Miren Amuriza Plaza (euskal filologoa)

7- Iñaki Otxandategi Iturriagagoitia (pentsioduna)

8- Zuriñe Orue-mazaga Zelaia (gorputz hezkuntza irakaslea)

9- Josu Albizuri Falcón (mantenuko langilea)

10- Nagore Uranga Biritxinaga (psiko-pedagogoa)

11- Xabier Zaldua Milikua (ingurumen zientzialaria)

12- Maria Angeles Elorriaga Iturriagagoitia (etxekoandrea)

13- Goio Eguren Galparsoro (irakasle erretiratua)

14- Leire Sanz Berasaluze (erizaina)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!