Udal hauteskundeak 2015

Orland Isoird buru duen zerrenda aurkeztu du Berrizko EAJk

Anboto 2015ko api. 23a, 12:28

Herri programaren aurrerapena ere egin du Berrizko EAJk. Datozen lau urteetarako, lau oinarri planteatu dituzte: Berriz sozio-ekonomikoki indartzea, herrian bizitasuna sortzea, jasangarritasun arloan lan egitea eta partaidetza eta gardentasuna lantzea. Programa egiteko deiari erantzunez, herritarren 100 ekarpen baino gehiago jaso dituztela azaldu dute.

Hautagai zerrenda "indar berriturik eta ilusioz beterik" aurkezten dutela azaldu dute EAJko kideek, ohar bidez. "Hurbiltasunetik herritarren alde eta herritarrekin batera" lan egitea izango da euren helburua. Adierazi dutenez, herritarrei banandutako inkestetatik ehun proposamen baino gehiago jaso dituzte programarako. Datozen lau urteetarako erronken artean, herritarren partaidetza lantzen jarraitzea ipini dute. Partaidetzaz gainera, honako oinarriak jarri dizkiote hauteskunde programari:

- Arlo sozio-ekonomikoa indartzea: Enplegua sortu, eta merkataritza, ostalaritza eta herriko ekoizpena bultzatu gura dituzte. Sektore industriala lagunduz, gizarte kohesio handiagoa lortzea ere bada helburua. Gizarte-zerbitzuak mantzea eta hobetzea gura dute.

- Berriz biziagoa eta aktiboagoa egitea: Gizarte-sarea biziberritzea gura dute, kirol eta kultura jarduerak indartuz, eta euskararen aldeko lana eginez.

- Jasangarritasunaren aldeko lana: Datozen lau urteetan Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritu beharko da, eta plan horien helburuen artean ikusten dituzte alokairu soziala bultzatzea, hondakinen kudeaketaren eraginkortasunean lan egitea, eta hirigune eta auzoen arteko orekan sakontzea.

Hona hemen EAJko hautagaien zerrenda:

1. Orland Isoird Refoyo

2. Miguel Angel Aguado Villazán

3. Begoña Madariaga Orbe

4. Alejandro Perez de San Roman Miño

5. Miren Lorea Rementeria Totorika

6. Aitzol Gerenabarrena Amantegi

7. Ainhoa Larrañaga Iturriagagoitia

8. Rosa Mari Ostogain Etxeberria

9. Oihane Ortuzar Abenibar

10. Aitor Agirre Alba

11. Pedro Juan Eizagirre Iriondo

12. Jon Josu Aiarzaguena Antxustegi

13. Maria Begoña Navarro Bragado

14. Rafael Albizuri Lazpita

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!