Zahartze aktiboa bultzatzeko, Gernikatik Berrizera oinez

Anboto 2015ko api. 12a, 10:30

Apirilaren 18an, Gernikan hasi eta Oiztik pasatuta, ibilaldia egingo dute Berrizera, Gure Izerdia nagusien elkarteak antolatuta. Elkarteak hogeigarren urtez antolatu du irteera berezi hau, eta Durangaldeko Bizidun elkarteak ere parte hartuko du zahartze aktiboa bultzatzeko ibilaldian.

Ibilbide bi egongo dira: laburra, 14 kilometrokoa, eta luzea, 23koa. Gernikara autobusez joango dira, Olakuetatik 07:00etan irtenda, eta 07:15ean Durangotik, Madalenatik. Oizen hamaiketakoa egingo dute, eta Berrizen bazkaria, Pedro Juan tabernan. Hilaren 14a baino lehen eman behar da izena.

Txartelak Urtiaga tabernan, Amalur liburudendan eta Bizidun elkartean eros daitezke. Autobusak eta hamaiketakoak 5 euro balio ditu, eta bazkaltzera geratu gura duenak 20 euro ordaindu beharko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!