2014/11/29 20:00 - 21:30

'Hitzak' antzezlana

'Hitzak' antzezlana
Berrizko Kultur Etxea, Berriz

Hika teatroaren antzezlana da 'Hitzak', berbazko indarkeriari buruzko obra da.

Sinopsia:

Hiru emakume eta gizon bat. Eta umea.

Emakume gaztea, maite duen gizonarekin ezkondu berria. Zorionaren ispilu. Emakume heldua, maite zuen gizonarekin aspaldi ezkondua, gatazka etengabean. Zorigaitzaren ispilu. Emakume zaharra, gizonik maite izan ote duen ahaztuta, zoramenaren ispilu, (baina ispiluaren atzean aske eta zoriontsu izan litekeela jakitun).

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!