Aurtengo tximistarik indartsuena jausi da Andikoan

Anboto 2014ko aza. 5a, 13:48

Goizaldeko 04:45ean jausi da oinaztua Berrizko Andikoa auzoan. Euskalmetetik azaldu dutenek -271,8 kA izan ditu eta aurten neurtu duten tximistarik intentsuena izan da.

Atzo arratsaldean hasi zen ekaitza indartsua izan da. Euskalmeteko Onintze Salazar metereologoak azaldu duenez, Bizkaian 682 tximista kontatu dituzte, eta EAEn 1.579.

 

Andikoan jausi da gaueko tximistarik indartsuena, eta baita aurten neurtu duten oinazturik handiena ere. Karga negatiboko 271,8 kA izan ditu eta ez du kalte materialik sortu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!