Aurten hamazazpi hilobi aurkitu dituzte Legañon, eta hilerri zaharra ekialdean non amaitzen zen ere ikusi dute. Azken bi urteotan udalaren diru-laguntza baino ez dute izan indusketa lanak egiteko.
Informazio gunea
Nekropoliaren tamainari buruz eta hilobiratzeen gainean geroago eta informazio gehiago dago. Orain arte agertutakoari balioa eman, eta herritarren eskura zelan ipini pentsatzen dabiltzala azaldu du alkateak. Hilerriko hormak konpondu, teilatua ipini, eta gune bat atondu gura dute: “Panel informatiboen bidez-edo daukagun informazioa transmititzeko bideak ipini beharko ditugu”. Hori guztia zelan formulatu pentsatzen dabiltzala azaldu du.