Berrizko udalekuen bisita jaso dugu Anboton

Anboto 2014ko uzt. 9a, 11:21

Anbotoko bulegoa bisitatu dute eta galdera ugari egin dituzte bertako lanaren inguruan. Eurak ere astekari bat egiten dabiltza udalekuetan, eta barikuetan kaleratuko dute, Anboto bezala.

 

Pagotxa elkarteko begiraleekin izan dira Anbotoko bulegoan hamaika eta hamabi urteko berriztarrak. Hogeita hamaika umeko koadrila izan da. Hainbat galdera ekarri dituzte prestatuta: Zelan aukeratzen diren albisteak, ea zaila den astekari bat egitea, zenbat ale banatzen diren, Anboto izena zergatik daukan astekariak, kazetarien artean zelan banatzen diren gaiak...

Eurak ere astekari bat egiten dabiltza udalekuetan. Eskuz egiten dute astekaria, eta kirola, denbora-pasak, eguraldia eta informazioa lantzen dutela azaldu dute. Eguenerako dena prest izango dute, barikuan aldizkaria kaleratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!