200 dantzari inguru batuko dira Iremiñeren 45.urteurrenean

Anboto 2014ko eka. 22a, 10:00
Urteurreneko ospakizunen artean, gaur izango dute egun handiena. Eguna 12:00etan hasiko dute dantza lokaletik Elizondora kalejiran joaten. Lehenagoko eta oraingo dantzariek dantza saioa egingo dute bertan.

 

Gero, 14:30 aldera bazkaltzeko batuko dira herri bazkarian. Udaletxeko lorategian izango da bazkaria eguraldi ona bada, eta bestela, polikiroldegira joango dira. 16:00etatik aurrera erromeria izango dute Ansorregi taldeagaz eta Elgoibarko dultzaineroekin.

 

San Juan jaietan lehen aldiz
Iremiñek lehen dantza emanaldia 1969ko sanjuanetan egin zuen, San Juan ermitaren alboan. Ordutik ehundaka dantzari igaro dira taldetik. 25. urtemugan aurtengoaren antzeko jaia egin zuten, eta taldearen historia liburu baten batu zuten.

Gaur egun 80-90 ume eta 30 nagusik osatzen dute Iremiñe dantza taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!