Salgai daude Iremiñeren urteurren jairako bazkari txartelak

Anboto 2014ko eka. 16a, 09:49
Iremiñe dantza taldeko kideak, 25. urteurrenean
Datorren asteburuan 200 dantzari inguru batuko dira Berrizko Iremiñe dantza taldearen 45. urteurrena ospatzeko. Urteotan dantza taldean ibili diren herritarrak batu gura izan dituzte ospakizunean. Domekan bazkaritarako elkartuko dira eta salgai daude txartelak.


Barikuan eta zapatuan ekitaldiak egongo dira, baina domeka izango da egun handiena. Eguerdian, dantzari guztien saioaren ostean, herri bazkaria egingo dute udaletxeko lorategian, eta bazkarirako txartelak salgai daude Fondan, estankoan eta Ama Lur liburu dendan. Umeen txartelak 12 euro balioko du, eta 20 euro, berriz, nagusienak.
Iremiñeko Jose Alberto Narbaizak azaldu duenez, 200 bat dantzari batuko dira jaian; mutilen hamaika talde, nesken zortzi-bederatzi, eta 30-40 ume. Gainera, barikuan, 19:00etan, dantza taldearen bandera berria aurkeztuko dute Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!