11:00etan meza egongo da ermitan. Mezaren ostean, Berrizko Iremiñe dantza taldeak dantza saioa eskainiko du. Ondoren, Xabier Amurizaren bertsoak entzuteko aukera egongo da. Gaztetxoek ere izango dute dibertitzeko aukera, eurei zuzendutako askotariko jokoak antolatuko dituztelako. Azkenik, auzotarrak bazkari baten bueltan batuko dira.