Itsaso Etxebarriak azaldu duenez, J.R. Korpion bakailao lehiaketa bultzatzeko asmotik hasi ziren jaia berpizten: “San Pedro jaietatik atera, eta lehiaketa bultzatu gura izan genuen; eta gero egitaraua osatu dugu”.
Zapatuan, 20:00etan, igel txapelketagaz hasiko dituzte jaiak. Gauean, Erromeria.com taldeagaz izango dute erromeria. Domekan, 12:00etan, dantza ekitaldia eskainiko dute Iremiñek eta San Lorentzok, eta Errioxako San Asensio taldeak. Ondoren, kulturarteko topaketa egingo dute, urteroko lekutik, eskolatik, auzora lekualdatuta. 14:00etan bakailao lehiaketa hasiko dute, eta 18:00etan Lupetza taldeak antolatutako zeramika erakustaldia izango dute.