Zeramika Astea antolatu du Berrizko Lupetza elkarteak

Anboto 2014ko ekainaren 1a

Zeramika eskolako erakusketa egingo dute, eta barikuan kalera irtengo dira tornuagaz tailerrak egitera. Raku teknika ezagutzeko aukera ere egongo da, eta Euskal Zeramikaren Museora irteera antolatu dute zapatuan.

 

Astelehenetik aurrera zeramikagaz lotutako hainbat ekintza egongo dira Berrizen, Lupetza elkartearen eskutik. Astelehenean bertan, Berrizko zeramika eskolako erakusketa inauguratuko dute. Eguaztenean, zeramika-
paperari eta zeramika gaineko inpresioei buruzko ikastaroa eskainiko dute zeramika eskolan.  


Barikuan, 17:00 aldera, kalera aterako dituzte tornuak, eta ume eta helduentzako tailerrak egingo dituzte Olakueta plazan. 19:00etan, raku teknika japoniarraren erakustaldia egingo dute; labe berezi bat ekarriko dute, eta metodo horren bidez, kolore biziko piezak sortuko dituzte. Eta, zapatu goizean, Elosuko (Legutio, Araba) zeramika museora joango dira. Interesatuek 619 492 061 telefonora deitu dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!