51 ikaslek parte hartu dute Berrizko agenda lehiaketan

Anboto 2014ko maiatzaren 29a

Leire Unamuno Zelaietak irabazi du lehenengo saria. Lehiaketarako eskolako agendaren azal eta kontrazala diseinatu dute, urtero legez, DBHko ikasleek.

 

Urtero antolatzen du lehiaketa Berrizko Udaleko euskara sailak. Aurten 51 ikasleren lanak jaso dituzte, eta hiru sari banatu dituzte. Leire Unamuno Zelaietak irabazi du lehenengo saria, Berrizko dendetan gastatzeko 150 euroko bonoa. Bigarren irabazlea Jim Chang Zeng Zhang da eta 100 euroko bonoa irabazi du, eta hirugarren sariduna Jon Egia Gaztelurrutia da; 50 euroko bonoa irabazi du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!