Berriztu bigarren eskuko azoka egingo dute zapatu honetan

Anboto 2014ko maiatzaren 27a

Parte hartu gura dutenek eguenera arte eman dezakete izena. Erropak edo gailuak eroan, eta trukatu, saldu edo oparitu ahalko dituzte. Morgan talde madrildarraren kontzertua ere izango dute.

 

Eguraldi ona badago udaletxeko parkean, eta bestela, probalekuan, Berriztu bigarren eskuko azoka egingo dute zapatu arratsaldean. 15:00etatik 20:00etara ipiniko dituzte postuak, eta bere gauzak saldu edo trukatu gura dituenak abisatu egin beharko du eguena aurretik, plazak mugatuak direlako.

Azoka amaitu aurretxoan, 19:00etan, Morgan talde madrildarraren kontzertua izango dute. Topa kafetegian ipini dute izena emateko gunea, eta berriztu@hotmail.es helbidea ipini dute eskura. Bost euro ordaindu beharko dira parte hartzeagatik, eta diru hori antolakuntzarako eta musika taldea ordaintzeko izango da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!