Berrizko Hiltegixek abortatzeko eskubidearen aldeko astea antolatu du. Barikua, maiatzak 30, izango da egunik beteena, iluntzetik aurrera hainbat ekintza izango dituztelako, baina egitaraua eguaztenean hasiko da. 19:00ean 'Gure gorputza gure erabakia' hitzaldi-tailerrea edukiko dute gaztetxean Bilgune Feministaren eskutik.
Barikuan, iluntzean jai giroan ibiliko dira Olakueta plaza inguruan. Lehenengo, 19:30ak aldera Durangoko Batuka Feministagaz kalejira egingo dute Forjetatik plazara. Arratsalde osoan pintxoak eta musika edukiko dituzte bertan, eta 22:00etan La Furia taldeak kontzertua eskainiko du. Kontzertu ostean gaztetxean jarraituko dute jaia.