Udalekuetan izena emateko aukera maiatzaren 30era arte

Anboto 2014ko maiatzaren 21a

Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena Berrizko udalekuetan parte hartzeko. Udaletxean, kiroldegian eta liburutegian daude izena emateko orriak. Pagotxa asti elkarteak kudeatuko ditu udalekuak eta begirale bila dabil.

 

Hiru talde egongo dira udaleku irekietan: Txiki txoko taldea Haur Hezkuntzako umeekin, Gazte txoko taldea Lehen Hezkuntzako ikasleekin eta DBH abentura DBHkoentzat. Gaztetxoenak uztailaren 4tik 24ra edukiko dituzte udalekuak, eta DBHkoek uztailaren 4tik 18ra.


Plaza kopurua mugatua denez, Berrizen erroldatuek edukiko dute lehentasuna. Gurasoekin ekainaren 18an egingo dute batzarra udalekuen nondik norakoak azaltzeko.

 

Begirale izateko

Pagotxa elkarteak kudeatuko ditu aurten ere Berrizko udaleku irekiak. Horretarako begirale bila dabiltza. Bete beharreko baldintzak begirale titulua izatea eta EGA eduki edo euskaldun zaharra izatea dira. Kontutan hartuko dute berriztarra izatea eta udalekuetan esperientzia izatea, eta baita ikasketak ere. Curriculumak maiatzaren 31 aurretik bidali behar dira pagotxa.agiriak@gmail.com helbidera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!