Hizkuntza eskubideen gaineko mozioa onartu dute

Anboto 2014ko maiatzaren 15a

Eguazteneko osoko bilkuran euskararen normalizazioari lotutako mozioa onartu zuen udalbatzak, EAJren eta Bilduren aldeko botoekin. Udaletxean euskara “zerbitzu hizkuntza” eta “lan hizkuntza” izatea aldarrikatu dute, besteak beste, testuan.


PSE-EEko Francisco del Pino ados egon da hasierako testuagaz, baina ez mozioari Bilduk erantsi dizkion puntuetako bategaz: Legebiltzarrean egin duen legez, Espainiako Gobernuaren ordezkariaren postua kentzeko eskatu du Bilduk, eta hori “hizkuntza politizatzea” dela kritikatu du Del Pinok. EAJk eta Bilduk erantzun diote Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijok berak politizatu duela euskara: "udalek euskararen alde hartutako neurriak betatu gura izan ditu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!