Maiatzaren 22an Berrizko emakume etorkinen egoerari buruz berba egingo dute, eta baita andra etorkinenganako eraso sexualen gainean. Ekainaren 5ean, berriz, etxeko langileen lan eskubideak izango dituzte berbagai. Tailerretara gaika edo ikasturte osorako eman daiteke izena Jabekuntza Eskolan.
Ekainean bertan hasiko dute laugarre tailerra, emozioen kudeaketari buruzkoa. Udazkenean izango dira azken bi tailerrak, bata gazteei bideratutako bikote hartu-emanen gainekoa eta azkena indarkeria matxistaren ingurukoa.
Izena emateko orriak udaletxean eta www.berriz.org webgunean daude, eta tailerrak hasi baino hamar egun arinago eman behar da izena. Informazio gehiagorako: gizarte2@berriz.org.