Durangaldeko plataformako kideak sinadurak batzen dabiltza Frackingaren kontra. Gaur Berrizen izango dira gasa ateratzeko teknika honi buruz informatzen, Gasland dokumentalaren proiekzioan. Gasland lanean Estatu Batuetan gasa ustiatzeko teknika honek eragin dituen kutsadura arazoak kontatzen dituzte.
Plataformatik gogora arazi dutenez, Durangaldeko zati handi baten hidrokarburoak ikertzeko baimenak eskatu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren esku dago baimen horiek ematea eta zterketa horiekin hastea: "Gure ingurua gasa ateratzeko plataformekin bete daiteke".