Hiltegixe gaztetxea, Berriz
Folk-rock doinuak izango dira, Berrizko Hiltegixe gaztetxean entzungai, gaur gauean. Iaz kaleratu zuen ‘Folk songs for tormented souls’ eta urtarrilean argitara emandako ‘Omenaldi xumeak’ diskoetako kantak eskainiko ditu Urakenek. Bestetik, rock amerikarraren eta bluesaren eraginagaz sorturiko kantak joko ditu Petti beratarrak. Bere ukitu berezi eta berritzailea duten kantak dakartza Pettik.
Hizkuntza: Euskara