'Formala izan' gurasoentzako tailerra eskainiko dute eskolan

Anboto 2014ko martxoaren 15a

3 eta 6 urte bitarteko gurasoentzako eskainiko dute tailerra datorren eguaztenean. Astelehena, martxoak 17, izango da izena emateko azken eguna.

 

Learreta-Markina eskolan emango dute 'Formala izan' tailerra datorren eguaztenean. 17:00etatik 19:00etara izango da gurasoentzako tailerra, eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da eskolak irauten duen artean.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, udaletxeko Berdintasun zerbitzura jo behar da. 94 682 75 29 edo 94 682 45 25 telefonoetara deitu daiteke, edo gizarte@berriz.org helbidera mezua bidali. Astelehena izango da izena emateko azken eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!