Giza-katerako metroak salduko dituzte bariku arratsaldean

Anboto 2014ko ots. 25a, 15:38
Kantxa Zati Bat ekimeneko talde argazkia, pasa den abenduaren 29ko urteurren jaian
Urtiaga plazan postua ipiniko du Kantxa Zati Batek ekaineko giza-katerako metroak eta kamisetak saltzeko.

 

Arratsaldeko 17:30etik aurrera postua ipiniko du erabakitze eskubidearen aldeko Kantxa Zati Bat elkarteak. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza-katerako metroak edukiko dituzte salgai, bost eurotan. Ekimenaren gaineko informazioa eskainiko dute, eta kamisetak ere ipiniko dituzte salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!