Pasa den azaroan Berrizko dendetan egindako kanpainan, 478 kilo elikagai batu ziren herrian gizarte-bazterkerian dauden herritarrentzako. Gaur egun 25 familiak jasotzen dute laguntza mota hau.
Saharako Karabana Solidariorako bilketa ere egin dute herrian, eta Tindufera eroateko 630 kilo elikagai batu dira. Elikagaien bilketa Berrizko elkarte ugari batzen dituen Ongizate, Kooperazio, Inmigrazio eta Osasun udal batzordeak antolatu du. Bertan daude Gure Izarrak emakumeen elkartea, Caritas, herriko eskolak, gurasoen elkartea, Gure izerdia nagusien elkartea, Berriz ERE, etorkinen ordezkariak eta hainbat familia.
Kirol proba berezia
Elikagaien bilketekin lotuta, datorren apirilerako ekimen berezi bat prestatzen dabiltzala aurreratu dute udal batzordeko kideek. Kirol proba bat izango da eta parte hartzkeo herritarrek elikagai bana entregatu beharko dute, herriko elikagai bankurako.