Salgai daude inauterietako herri afarirako txartelak

Anboto 2014ko otsailaren 13a

Azken urteetan egin duten legez, inauterietako zapatuan, pilotalekuan batuko dira berriztarrak afaritarako.

 

Inauterietako afarirako txartelak salgai daude, eta otsailaren 24ra arte erosi ahalko dira. Txartelak Etxebarria estankoan eta Ama Lur liburu dendan erosi daitezke. 12 urtetik beherako berriztarrek 8 euro ordainduta erosi ahalko dute txartela, eta hortik gorakoentzat 13 euroan dago salgai.

Berezia izaten da herri afaria, mozorrotuta joatea derrigorrezkoa izaten da-eta. Herri giroan, iaz, esaterako, 270 berriztar batu ziren afaritarako. Antolatzaileek azaldu dutenez, 10 urtetik beherako neska-mutilek helduekin joan beharko dute. 

Erromeria giroa

Aurten ere kuadrillen jaitsiera eta mozorro lehiaketa izango dituzte inauterietako zapatuan. DJ Robertekin erromeria doinuak edukiko dituzte afalosterako. Barikuan umeentzako ekitaldien eguna izango da, eta, aurten, arratsaldean jaialdia eduki beharrean, erromeria edukiko dute pilotalekuan, Erromeria.com taldearekin.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!