Herriko merkatariek gaur hasiko dute aukera azoka

Anboto 2014ko urt. 31a, 08:22
Berrizko pilotalekua merkatu bihurtuko da gaur 17:00etatik aurrera. Asteburuan aukera azoka egingo dute bertan BME Berrizko Merkatari Elkarteko kideek, eta, aurten, zapatuan eta domekan izan beharrean, barikuan eta zapatuan izango da azoka.

 

Gaur 17:00etatik 21:00etara egongo dira pilotalekuan, eta, bihar, 11:00etatik 19:00etara.

Zazpi dendek parte hartuko dute azokan: Txaparro denda, Boutique Luisa, Ibai-Ondo burdindegia, Tipi-tapa umeen arropa denda, Salkin kirol-denda, Txiki-txiki mertzeria eta Asibar arropa denda. 

Satur Blanca BMEko presidentearen arabera, herritarrek aprobetxatzeko moduko jeneroa egongo da azokan: "Beherapenak baino hobea da. Bisitatu egin behar den zerbait da, beti topatzen delako zer edo zer".  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!