Familian irakurtzeko txokoa, otsailean eta martxoan

Gurasoek eta umeek taldean irakurtzeko proiektua antolatu du Berrizko Udalak: Kontuleku. Zapatu goizetan elkartu, eta liburuen bidez umeekin euskaraz gozatzeko esparrua sortu gura izan dute ekimenaren bidez.

 

Hiru eta sei urte bitarteko umeei zuzendutako saioak dira, eta literatura zaletasuna lantzeaz gain, hainbat gai jorratuko dituzte Kontulekun: afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak... Otsailaren 1ean hasita, zazpi zapatutan egingo dituzte saioak, talde bitan: hiru eta lau urtekoak batean, eta bost eta sei urtekoak bestean. 

Antolatzaileen berbetan, guraso euskaldunei eta ez euskaldunei zuzenduta dago ekimena. Euskaldunekin saio osoa euskaraz egingo dute, eta ez euskaldunekin, berriz, tartekatu egingo dituzte hizkuntzak: “Haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla”.

Erlazionatuak

Abian da Kontuleku, familian irakurtzeko ekimena

Berriz

Zapatu goizetan liburutegian elkartzen hasi dira guraso eta umeek elkarrekin irakurtzeko ohitura bultzatzeko. Bihar hirugarren saioa izango dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!