83 urteko gizon bat harrapatu du trenak Okangon

Anboto 2014ko urt. 15a, 14:09
Goizeko 10:30ean gertatu da ezbeharra Berrizko Okango auzoan, Torretxoko pasabidea baino aurrerago. Helikopteroan eraman dute Gurutzetako ospitalera.

 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur goizeko 10:15ean 83 urteko gizon bat harrapatu du trenak Berrizko Okango auzoan, Torretxoko pasabidea baino aurrerago. Anbulantzia batek leku horretan artatu du, eta helikopteroan Gurutzetako ospitalera eraman dute. 

 

Oraindik ez dakite arrazoia, baina ETSetik azaldu dutenez, gizona trenbidean egon da trena Zaldibarretik heldu denean. Golpea jasan arren, konorterik galdu ez duela ere aipatu dute. Ordu eta erdian tren zerbitzua geratu dute istripuagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!