Arratsaldeko 19:30ean mahai-ingurua edukiko dute kultur etxe zaharrean, eta gauean, kontzertuak eskainiko dituzte Monkday, The Mockers eta Neke politikoa musika taldeek.
Gazte mugimenduko auzipetu bat, Elorrioko Portalekua elkarteko kide bat eta abokatu bat batuko dira arratsaldean, 19:30eko mahainguruan.
Ondoren, 21:00ak aldera afariak ematen hasiko dira gaztetxean, pizzak eta ogitartekoak. 22:30 inguruan hiru musika taldek eskainiko dute kontzertua Hiltegixen: Berrizko Monkday, Durangoko The Mockers eta Mungiako Neke Politikoa taldeek.