Berrizte lanak egingo dituzte Murgoition eta Urzabalen

Anboto 2013ko aza. 28a, 08:31
Urbanizazio lanetarako 306.000 euro bideratuko dituzte, eta Orland Isoird alkatearen berbetan, \"urbanizazio integrala\" izango da. Urte askoan ez dute urbanizazio lanik egin inguruetan

Ur saneamenduko loturak berriztu, argindar kable berriak ipini, erreka ertza txukundu... Hainbat urbanizazio lan egingo dituzte Murgoitio auzoan eta Urzabal kalean. Orland Isoird alkatearen berbetan, “urbanizazio integrala” izango da. Izan ere, urte askoan ez dute urbanizazio lanik egin auzoan, eta hainbat kontu daude hobetzeko.

 


Urbanizazio lanetarako 306.000 erabiliko dituzte, eta martitzen honetako osoko bilkuran diru hori bideratzeko aldaketak egin dituzte aurrekontuetan. 

 


Lanen artean honakoak daude: Erreka ertza txukuntzea, ur saneamenduen loturak berritzea, urari bidea emateko kanalizazioak, argindarraren kableria berritzea, espaloiak handitzea, berrasfaltazio lanak, eta aparkalekuak atontzea. Erreka ertzean baranda berriak ere ipiniko dituzte.

 


Lanak konkurtso bidez esleituta daude. Erreka alboko lanak direnez, URA agentziak proiektuari oniritzia eman behar du, eta horren zain daude udal arduradunak. 2014 hasieran lanekin hastea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!