Mahaingurua egingo dute hizkuntza gutxituak biziberritzeko ekimenen gainean

Anboto 2013ko aza. 20a, 10:34
Kitxua, nasa eta nahual hiztunen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da Berrizen, azaroaren 21ean, 19:00etan

Kitxua, nasa eta nahual hiztunen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da Berrizen, azaroaren 21ean, 19:00etan.

 

Euskal Herrian euskararen berreskurapen prozesua ezagutzen dabiltza hainbat hizkuntza gutxitutako hiztunak. Irakasleak, hizkuntzalariak, komunitateetako liderrak...  hizkuntza bultatzeko beharrean dabiltza. Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak aditu titulua ikasten daude Euskal Herrian.

 

Hizkuntzen biziberritzeko elkartruke horri helduta, Berrizen mahaingurua egingo dute eguenean Imbaya Cachiguaujo kitxuak, Bonifacio Iturbide nahualak eta Zenaida Isco eta Jose Yu\'kwe nasek. Eurekin izango da Andoni Barreña hizkuntzalaria. Gertutik ezagutzen ditu hizkuntza komunitate horiek Barreñak, Munduko Hizkuntza ondarearen UNESCO katedrako eta Garabide elkarteko kidea baita.

 

Mahaingurua 19:00etan hasiko dute Berrizko kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!