Berbalagun ekimena euskaldun zahar barik

Anboto 2013ko aza. 16a, 08:23
Euskara praktikatzeko hiru talde daude herrian

Euskara praktikatzeko hiru talde daude herrian.

 

Berrizen euskaldun berriz osatutako hiru talde daude izena emanda Berbalagunen, baina AEKtik azaldu dutenez, momentuz ez dago berriztar euskaldun zaharrik. Hori horrela, euskaldun zaharrei ere parte hartzeko deia egin diete. Azaldu dutenez, plana kafetxo baten bueltan euskaraz berba egitea izaten da: “Euskaraz zeinekin praktikatu ez daukanari gune bat eta eredu bat ematea da helburua”.

 

Hiru taldeetako bat martitzenetan batzen da, 18:30ean, eta beste biak barikuetan, 09:30ean eta 15:00etan. Informazio gehiago, Kultur Etxean edo 639 400 789 telefonoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!