Maturanako bost etxe tasatu ipini ditu salgai Berrizko Udalak

Anboto 2013ko aza. 13a, 15:47
Azaroaren 26ra arte egin daitezke eskariak. Etxebizitzen prezioak 112.000 eta 145.000 euro artekoak dira

Azaroaren 26ra arte egin daitezke eskariak. Etxebizitzen prezioak 112.000 eta 145.000 euro artekoak dira.

 

Bi logelako lau etxebizitza eta hiru logelako etxebizitza bat dira salgai ipinitakoak. Margarita Maturanako etxebizitza tasatuak saltzeko hirugarren eskaintza du honakoa Berrizko Udalak. Bost etxebizitzetatik bi udalaren jabegokoak dira, eta beste hirurak herritarrenak dira, baina udalaren Berriz SUSA erakundearen bidez salmentan ipiniak.

 


Azaroaren 26ra arte egin daitezke etxebizitzak erosteko eskariak. Orland Isoird alkateak azpimarratu du berriztarra izateagatik puntuazio gehiago lortzen dela eskarietan, baina edozein herritako jendeak erosi dezakeela etxebizitza tasatuetako bat. Etxebizitzek 112.000 eta 145.000 euro arteko prezioak dituzte. Erosterakoan berriro saldu gura badira, udaleko pleguen arabera egin behar izaten da, espekulazioak saihesteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!